ZuZeu(e)k: Itsasoa musikatuz

cc trapotxu
Itsasoaz eta musikaz hitz egitean ezin ahaztu dugu Benito Lertxundi oriotarra. “Itsasoari begira” bizi den herriari eta herritarrei ipinitako hitzotan kantauri itsasoarikiko lotura saiestezinaz hitz egiten du.
Benito Lertxundi, Youtuben
Urkok, egunotan ageri (edo ezkutatu) zaigun bezala abestu zigun itsasoa. Lainopean gordeta, paisaia misteriotsuak marraztuz.
Urko, youtuben
Ez da gurea, baina bai gertukoa. Mediterraneo itsasoari Serratek abestutakoak gurean ere aski ezagunak.
Joan Manuel Serrat, Youtuben
Eta itsaso guztiak ez daude urez eginak. Gerezizkoak ere izan daitezke, Doctor Deseok abesten duen bezala.
Doctor Deseo, Youtuben
Eta Charles Trénetek La Mer izenburudun abesti klasiko horretan, itsasoren kulunkak, dantzak, distirak goraipatzen zituen.
Charles Trénet, Youtuben
Horiek adibide bakan batzuk baizik ez dira, itsasoa bezain zabala baita itsasoari buruzko abestien aukera.

