ZuZeu(r)en Oharrak
- Ur taldeak antolaturik, eta Baionako Bolborategian, Kepa Arizmendi zenaren 23 lan daude ikusgai. Errefuxiatu ohia duela gutxi hil zen garuneko ixuriak jota, eta bizirik zela egin zituen zenbait lan daude ikusgai. Erakusketa Abenduaren 30era izango da zabalik, 15:00etatik 19:00etara.
- Harkaitz Canoren hitzaldia Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, larunbatean, 10:00etatik aurrera. Literatur Eskolak antolaturiko hitzaldi honetan, Lasarten jaiotako idazlea amaieraren garrantziaz arituko da.
- Gasteizko Montehermoso museoan, After the final simplifications of ruins erakusketa kolektiboa. Xabier Arakistainek gidatzen duen museoak arriskuaren aldeko apustua egiten du ia beti, eta kasu honetan, Flávio de Carvalho, Wilson Díaz, Sung Hwan Kim, Maria Lassnig, Erlea Maneros Zabala, Ania Molska, Anu Pennanen, Lotty Rosenfeld, Katerina Šedá eta Apichatpong Weerasethakulen lanak daude ikusgai. Urtarrilaren 3ra arte zabalik.
- Noaingo Kultur Etxean, eta gaur gaueko 22:00etatik aurrera, Oreka Tx taldearen Nomadak Tx entzuteko aukera. 4 euroren truke.
- Bihar eta etzi, Malandain Biarritzeko Balletaren ikuskizuna izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Thierry Malandainen konpainiak Tchaikovskiren suiteak eramango ditu dantzara Donostian eskainiko duten emanaldian. Arratsaldeko 20:00etan, sarrerak 30, 22 eta 16 eurotan.
Uztailaren 8, 9 eta 10ean burutuko da Bilbao BBK Live jaialdia, aurten ere Kobetamendiko zelaietan. Dirudienez, Abenduaren 17an sarrerak salgai jarriko dituzte. Egun horretan 3 egunetako bonuak 95 euroko prezioa izango du.
Backspaper diska berria aurkezten izango da Pearl Jam Bilbon Uztailaren 9an.


ETArekin “lotura” duten operazio guztietan filtrazioa sistematikoa da. Komunikabide batzuteako kazetariek gertakariak gertatu baino lehenago ezagutzen dituzte. Hori horrela, aurrez gertatuko direla dakiten atxiloketen tokira joaten dira, horien berri lehen lerrotik emateko asmoz.
Baina, antza denez, behar baino gehiago deitzen dute atentzioa. Eta behin baino gehiagotan operazioak arriskuan jarri dituztela diote. Hori horrela, Grande Marlaska epaileak filtrazioekin amaitzea erabaki du. Agudoren kasua ikertzeari ekin dio eta TVEko kazetari bat inputatu duela irakurri dugu El Confidencial Digital-en.
Kazetariak filtrazioa jasoko zuen, argi dago. Eta ziur behar ez bezala erabili zuela informazioa. Baina errua ez ote du informazioa pasatzen duenak? Eta TVE kate publikoa denez, ez da oso zaila Marlaskak errudunak non bilatu behar dituen asmatzea…
Gobernuak ordea, interes berezia du ETArekin lotzen duten guztiaren irudiak ematea. Atxiloketen irudiekin teleberriak betetzea interesatzen zaio, gatazka amaitzeko, gizarteari bide poliziala eraginkorra dela sinestarazteko.
Amaiur herrixka, Goi Nafarroan dago Elizondo ondoan. Amaiurko gazteluko setioan 200 soldadu nafar gogor aritu ziren euskaldunon erregearen alde eginez. Egun, gazteluan indusketak egiten dabiltza Aranzadi Elkartekoak. Dagoeneko, Amaiur, hainbat nafarrentzat (Bizkaitik Landeetaraino), askatasunaren mugarri bihurtu da.
- Demagun Herrialde Katalanetan bezala, Lizartzak lehenik, eta Hernanik eta Arrasatek gero, eta Eskoriatzak eta Bermeok hurrena, galdeketa egiten dutela Euskal Herriaren independentziaz galdetuz. Eta Leitzak eta Lesakak eta beste hainbatek lekukoa hartzen dutela. Zer gertatuko litzateke?
- Demagun galdeketa horren emaitzak baiezkoa dioela. Zer gertatuko litzateke?
- Demagun ordea, soziologikoki abertzaleak (edo ezker abertzalekoak) ez diren Udalek ere egiten dutela galdeketa. Eta demagun, galdeketa horretan hainbat Udaletan emaitzak ezezkoa dioela. Zer gertatuko litzateke?
- Demagun galdeketa egin duen Udalak baiezko erantzuna jaso duela herritarren aldetik. Zer egin beharko luke?
- Demagun galdeketa egin duen Udalak ezezko erantzuna jaso duela herritarren aldetik. Zer egin beharko luke?
- Eman dezagun orain, jende batentzat, (eta Europako ordezkari, europarlamentari eta demokraziazale zenbaitentzat) nahi baten froga direla errefendum horiek. Beste batzuentzat antzerki testimoniala besterik ez litzatekeen bitartean. Zer egin beharko lukete?
Egia da egia denez hau dena politika fikzioa dela. Baina eta Herrialde Katalanetan antzeko plan bat egikaritzen ari dira.
Demagun ostegun inozo bateko burutazio bat besterik ez dela izan, eta ez dela ezer gertatzen.

Publizitateak dioenez, “1.000 diskoren erreferentziak, 160 biografia, 300 kantu entzungai doan… euskal musika guztia atari bakar batean.”
Primerako itxura.
Begiratu bat eman nahi badiozu, hemen.
LITERATURA ESKOLA 09/10
BERBAGAIA: Amaieraren garrantzia narraziogintzan
AKUILARIA: Harkaitz Cano
EGUNA: Abenduaren 12a
LEKUA: Donostiako Ernest Lluch ( Anoetako behebarruetan)
ORDUA: 10:00- 14:00
Antolatzailea: Literatura Eskola

Blogeko arduradunen arabera, ez egiteko baimena eman bazioten ere, Anasagastik galdera guzti-guztiak erantzun ditu. Baina aitortu behar da galdera batzuei emandako erantzuna, ez erantzutea bezala dela. Lastima galderak egiteko garaiz heldu ez izana, aukera aprobetxatzeko modukoa baitzen.
Harritu gaitu Anasagasti anarkismoaren aldekoa dela irakurtzeak. Hauteskunde sistemarik onbidetsuenari buruz galdetuta, Anasagastik anarkismoa erantzuten du, hori bai, pertsona argi eta eskuzabalek aurrera ateratzeko baldintza ezartzen du…
Legebiltzarkide izateko euskara zergatik ez ote den jakin behar galdetu diote, sistema publikoan lan egiteko bete beharreko eskakizuna denean. Galdera hori hemendik hamar urtera egiteko egokia dela dio. Eta Zapatero eta Rubalcabak ez dakitela euskara, latina baizik. Esan bezala, ez erantzutea bezala da batzuetan halakoak esatea.
Elkarrizketak ez digu gauza handirik argitu eta lehenago jakin izan bagenu hementxe jarriko genuke guztiok galderak egiteko aukera izateko. Hurrengo batean, beharko. Baina sistema interesgarria da politikariak herritarrengana hurbiltzeko.
Patxi Lopez ere boterera heldu aurretik aritu zen 2.0 politikariarena egiten, Twitter bidez galderei erantzuten. Otsailean izan zen hura eta momentuan erantzun ezin izan zituen hainbat galdera erantzuteko beta hartu zuen gerora blogean. Noski ez zituen guztiak erantzun. Hala ere interesgarria da, ordukoan esandako batzuk irakurtzea. Besteak beste, lehendakari hautatzen bazuten, orduan bezain eskurakoia izaten jarraituko zuela esaten zuen. Eta bestela, esnatzen laguntzeko eskatzen zuen, gerta zekiokeen okerrena bailitzateke hori, bere hitzetan… Hori horrela, abuztuan, boterean 100 egun egin zituela ospatzeko berriz aritu zen twitteatzen, oraingoan ordea, 50 galdera soilik erantzun zituen. Eta oraingoan ez zen blogean erantzun gabeko tweet-ak komentatzen. Gogoeta bat baizik ez zuen publikatu abuztuan… Badaezpada ere…
Gehiago praktikatu beharko lukete politikariek kirol berri hau.




